XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurren argitzea, haurren altchatzea, gizon eta emazte choilen eskuetan emeki emeki jar dadien litake gure lehiarik minena.

Erlisionearen aldeko batzu irakasle, ez baitezpada erlisionearen mutilak; hok fedeari doazkonetan hetsiak, beren jauntzi bereziak manatzen deien bezala: horra mende hunek, urte laburrik barnean, zer ekarriko duela daukagun.

Iduritzen zauku ara horrek kalte baino on gehiago emanen dakola, bai erresumari, bai Elizari.

Hasteko, hunek ez du galduko bere haurretarik nehor; apez-geien keta berdin egonen zako, eta jendeen artean berdin indardun, ohartuago baizik izanen ez delakotz batzu ala bertzeen behar orduer; hari aldiz, amodio gehiago jarraikiko zaio, eta ospa, bere auzoen eretzean.

Gizon eta emazte choilak nahi ginintuzkela eskolemailetzat diogularik, ez dugu bizkitartean aski erraiten.

Gogoan duguna ez dute arrunt kokatzen hitz horiek.

Gure lehia litake, gure irritsik minena, aita eta ama familiakorik baizen ez baledi ahal bezenbatean onets erakustuntzat.

Haurraren aitak ukan beza, bere lekuko, bera bezalako aita bat; amak, ama bat.

Haurrek buruzagitzat balituzkete, orduan, haurren gora-beherak beren haurrekin etchean ikasiak lituzketen gizon eta emazte batzu.